Ikasturteari amaiera ematen

junio 19, 2012

Flickr cc-tik hartuaSasoiari dagokionez, azken mintegi saioan ikasturtean zehar egindako lanaren balorazioa egin genuen , eta bide batez,  datorren ikasturterako lan ildoak ezartzen hasi ere.  Denon artean egindako balorazioa osorik irakur dezakezue dokumentu honetan.

Laburbilduz,  esperientzien trukaketa izan da partaide guztiek goraipatu duten jarduera, IKTeen erabileran trebatu beharra ere ikusten da, materiala konpartitzea ahalbidetzen diguten neurrian batez ere. Lankideekiko koordinazio estuagorako  eta elkarlenerako bideak topatzea ere seinalatzen da. Datorren ikasturterako lan plana egiterakoan kontuan izango ditugu hauexek iradokizun guztiak, duda barik.

Urrian elkar ikusiko dugulakoan, oporraldiaz goza dezazuen  opa dizuegu!