Urriaren 2an mintegi saioa

septiembre 28, 2012

Flickr cc-tik hartua

Datorren urriaren 2an  ikasturte honetako mintegi saioei hasiera emango diegu, beti bezala 11:30etan elkartuko gara Berritzegunean.

Lehen saio honetan aurtengorako Lan plana adostuko dugu, horretarako  aurreko ikasturtean egindako balorazioak eta mintegikideen interesak eta beharrak kontuan hartuko ditugu. Beraz, aportazio guztiak ongi etorriak izango dira!

 


Ikasturte Berri On!

septiembre 10, 2012

Flickr cc-tik hartua2012.2013 ikasturtea hasi berria eta Kulturarteko Hezkuntzarako mintegian ere lehen bilera egiteko prest.

Irailaren 11an, asteartean, HIPI berrientzako lan saioa izango dugu, zer esanik ez, HIPI guztiak ere gonbidatuta zaudete!

Lehen saio honetan jorratuko ditun gaiak, hauexek:

  • HIPIen funtzioak eta betebeharrak, deialdiari errepasoa.
  • Errefortzu eskolen antolaketarako irizpideak.
  • Oinarrizko dokumentazioa osatzeko irizpideak: norbanako planak eta gelako programazioak egiteko iradokizunak eta baliabideak.
  • Internet-en eskura daitezkeen zenbait baliabide.

Gaitegi luzeari heltzeko asmoz, eta aprobetxatuz oraindik goizeko ordutegian gaudela, salbuespenez, 11:30etatik 14:30etara luzatuko dugu saioa.

ADI: Mintegi saio arruntekin datorren urriaren 2an hasiko gara, ohi dugunez, 11:30etatik 13:30etara.

Mintegi lan saioak beti bezain interesgarriak izango direlakoan, elkarrekin lan egiteko gogo berrituta denok!