Azaroaren 27an elkartuko gara

noviembre 26, 2012

Mintegian, zuen esperientziaren berri izan ondoren,  irakurmena lantzen jarraituko dugu eta horretarako google galdetegiak erabiliko ditugu.

Berritzegunean elkartuko gara, wifi-ren egoera konponduta egon ahal da -oso ziur ez! (gurutzatu hatzamarrak)  eta gure saioa Liburutegian izango dugu.  Posiblea bada, mesedez ekarri zuen portatila. Dena den, wifi-ak ez badu funtzionatzen, bi talde egingo dugu eta google forms landuko dugu bi gelatan.

Horrezaz gain, Aniztasunari erantzuteko programak jarraipenerako tresna moldatua aztertuko dugu.

Hona hemen erabilitako google galdetegirik  adibide bat

 


Azaroaren 13an mintegi saioa

noviembre 9, 2012

Flickr cc-tik hartuaDatorren asteartean, 13an, gure ohiko mintegi saioan, Kukullaga ikastetxeko Maiteren azalpena izango dugu Berba Lagunak proiektuari buruz.

Saioaren bigarren partean irakurmena aztertzen jarraituko dugu, aurrekoan hasitakoaren bidetik:

Irakurritakoaren ulermena ebaluatzeko galderen adibideak birpasatuko ditugu eta mintegikideek proposatutako testuetarako galdera egokiak burutzen ahaleginduko gara: globalak, zehatzak, interpretaziozkoak, eta edukiaz zein formaz gogoeta egitekoak.

Web 2.0 tresnen erabilerari dagokionez, material osoa google docs-en partekatuta dugu mintegikideon artean, eta behin galderak burututakoan formularioak egiteari ekingo diogu.

Berritzeguneko informatika gela zahar-berritze lanetan dagoenez, bilera areto nagusian egingo dugu. Mesedegarria litzateke ahal duenak ordenadore eramangarria ekarriko balu.