Abenduaren 11an mintegi saioa

diciembre 5, 2012

Datorren asteartean irakurmena lantzen jarraituko dugu; oraingoan  tertulia dialogikoan Ignasi Vilaren testu hau aztertuko dugu: «El éxito académico no puede depender del conocimiento de la lengua»

Tertulia dialogikoa egiteko jarraibideak ,  dokumentu honetan azaltzen direnak, oso errazak dira, funtsean hauxe da kontuan izan beharrekoa:

  • Saioa baino lehen: testu irakurri eta paragrafo bat, gutxienez, seinalatu komentatzeko.
  • Saioan bertan: aukeratutako paragrafoa boz gora irakurri eta aukeraketaren zergatia azaldu.

Praktika honen bidez bi xede ditugu; batetik, hausnarketa egitea ikasle etorkinen eskola arrakastari buruz; eta bestetik, baloratzea tertuliak ikasleekin irakurketa bultzatzeko baliabidetzat.

Honezaz gain,  aurreko  saioetan zehar egindako formularioak publikatzen hasiko gara.