Ikasturteko azken mintegi saioa: balorazioa eta aurreikuspenak

mayo 27, 2013

12-13


12-13 ikasturteko memoriak egiten

mayo 14, 2013

Gaurko mintegi saioan aurten egindako lanaren berri emateko dokumentuaren diseinuan eta edukietan jarri dugu arreta.

Begiradatxo bat eman diegu lehenengo urteetan erabilitakoei eta aurtengorako prestatutako ereduari ere:  memoriarako-txantiloia_2013.

Gutariko batzuk Getxo Linguae jardunaldietan parte hartuko dugunez, datorren mintegi saioan jasotako informazioa konpartituko dugu. Horrezaz gain, mintegiaren ebaluazioa  eta datorren ikasturterako aurreikuspena ere egingo ditugu


Idazmenean sakonduz II

mayo 14, 2013

Montserrat Castellóren artikulua aztertzen emandako denbora emankorra izan zen, benetan. Titulutik bertatik egiten da erakargarria:  ez da kontua solik idazten ikastea,  ikasteko idaztea baizik. Ikuspuntu interesgarria.

Zertaz hitz egin genuen? Zirriborroetaz, auto zuzenketaz, kideen arteko zuzenketetaz, zuzentasunari ematen diogun gehiegizko lehentasunaz, ondo idazteko prozesua menperatzeko laguntzetaz,  noiz eta zertarako idazten dugun…

Besteren artean aipatu genuen ere ikasleek era aktiboan lanean murgiltzeko euren helburu propioak edukitzeko beharrizanaz, eta lan ildo honetan lagungarria izan dakigukeen tresna ekarri genuen hizpide: Portfolioa. Hona hemen proiektu horren barruan erabilitako tresna bat, zehazki, idatzizko ekoizpen adierazleak Europako Erreferentzia Markoaren A1, A2 eta B1 mailetarako.