Otsailaren 11an prestakuntza saioa

febrero 4, 2014

Flickr cc-tik hartua

Dakizuenez, datorren asteartean, hilak 11, prestakuntza saioa izango dugu Berritzegunean, goizeko 09:30etatik eguerdiko 12:30etara.

Jorratuko dugun gaia, aurreko saioan erabaki genuena, ENTZUMENA izango da. Gaia kokatzeko hona hemen hausnarketarako galdera sorta bat:

  • Zenbat denbora ematen diozu egunero entzuteari, zenbat irakurtzeari, zenbat idazteari eta zenbat hitz egiteari?
  •  Nola uste duzu banatzen dutela zure ikasleek komunikazioari emandako denbora?
  • Eskolako orduetan nola banatzen da komunikazioari emandako denbora?
  • Eskolako orduetan ikasleek entzuten dute, baina aditzen al dute?
  • Zenbat denbora eman daiteke adi?

Lan saioa denontzat probetxugarria izango delakoan.