Urtarrilaren 24ko mintegia

enero 20, 2012

Datorren asteartean Kariren esperientzia entzuteko aukera izango dugu.

Jarraian elkarreraginaren inguruan arituko gara. Bereziki hauxek izango dira eztabaidatuko ditugun aspektuak:

  • Dimentsioaren deskribapena
  • Elkarrergina garatzeko kontuan hartzeko aspektuak
  • Elkarlanean aritzean sortu daitezkeen arazo batzuk konpontzeko ideia eta adibide batzuk

Besterik,  zuek ekartzen dituzuen ekarpenen , galderen eta zalantzen inguruan arituko gara.


Urte Berri On!

enero 10, 2012

Urte berrian ere mintegiko lana betiko moduan. Datorren asteartean, aurrena Karmelek azalduko digu Igorreko eskolan “Berba Lagunak” proiektuari nola eman dieten hasiera. Gai berarekin jarraituz saiatuko gara gida moduko bat egiten ikasleak bere grabazioa entzuten duenean kontuan izatekoa.

Ikasturte hasieran aurkeztutako dokumentu bati astindu bat eman nahi diogu ere: “Ikasgela barruko lana errazteko estrategiak” ea denon ekarpenekin osatzen dugun eta ikastetxeetan erabilgarri suertatzen zaigun aurrerantzean.

Ahozkotasuna lantzen jarraituko dugunez erabaki beharko dugu zein jarduera aztertuko dugun hurrena. Matilde Martinez Sallés-ek proposamen interesgarri batzuk ditu elkarrizketak eta ireteerak konbinatuz… Aztertuko dugu ea lan ildo horri heldu ahal diogun.

Lana ez da faltako beraz, astearterarte.


Ahozko azalpenarekin jarraituz

diciembre 12, 2011

Asteartean, hilak 13anan, Lope de Vegako Javierrek azalduko digu sudokuak nola erabiltzen dituen.  Ostean, aurreko mintegian hasitako lanarekin jarraituko dugu;  ahozko azalpena nola landu:

  • Hizlari onaren ezaugarrien azterketatik ikasleen lana ebaluatzeko Kontrol Zerrenda burutu.
  • Prestaketarako urratsen segida finkatu.
  • Hitzaldia borobiltzeko eskema landu.

Lan horiek burutzeko elkarreraginezko antolaketa mota desberdinetz baliatuko gara: taldeka txikietako lana, binakakoa eta talde osokoa.

Bukatzeko, ikastetxeetan Berba Lagunak proiektua aurrera eramateko zehaztapenak aipatuko ditugu


Mingainak astintzen!

noviembre 18, 2011

Datorren astearteko saioan, 22an, jarraituko dugu esperientzien elkartrukea egiten. Kukullagako Maitek azalduko digu, besteren artean,   hizkuntza errefortzuko lana ikasgela arruntean nola egiten duten.

Bestetik, jarraituko dugu ahozkotasuna lantzeko aktibitateak praktikatzen eta aztertzen. Oraingoan,  Ahozko Azalpena jorratuko dugu, irudian ikus dezakezuen gidoiari jarraitu.


Azaroaren 8ko mintegia

noviembre 4, 2011

Mintegia izango dugu berriro eta hona hemen lan plana:

  • Areatzako Edurne haien  esperientzia azalduko digu.
  • Horrezaz gain, Berba -Lagunen proiektua hobeto ezagutzeko asmoz,  ekintza batzuk burutuko ditugu. Bide batez, ekintzok eredu izan ahal dira ahozkotasuna lantzeko: talde txikietako lana eta talde handian egindakoaren berri ematea;  eta elkarrizketa gidatua eta elkarjartzea berriro.
  • Besterik, bakoitzak ekartzen duena.

Urriaren 11ko mintegia

octubre 10, 2011

Mintegi honetan Gandasegiren esperientziaren berri izango dugu eta gero nola eskegi baliabideren bat wikian ikasi edota birpasatuko dugu.

Urtengo lan planaren  proposamenaren inguruan eztabaidatzeaz gain, pasa den ikasturtean ekoiztutako balibide batzuk – “Berba-lgunak: ikasleentzako gidak”, hain zuzen- erabiliko ditugu  praktika bat egiteko.

Besterik, zuen ideiak eta proposamenak ere ongi etorriak izaten dira beti!


Zenbakiak ikasteko kanta polit bat

octubre 3, 2011

Hona hemen ikasle saiatu batek egindako ekarpena. Erabilgarria, ezta?


1. mintegiaren osteko errepasoa

septiembre 29, 2011

Asteartean izan genuen mintegi bileran aurkeztutako dokumentuak jada B06HIPIgunea wikian eskuragarri ditugu, “B06 Berritzegunea” izeneko orrian; hauexek:

  • Prestakuntza modulua,  ikastetxean bertan  irakas-estrategiei buruz lan egiteko eskaintza biltzen duena.
  • “Aniztasunari Arreta”  programen jarraipena egiteko ikasturtean zehar erabiliko dugun txantiloia.
  • Ikasgela barruko lana errazteko irakas estrategiak, ikastetxean aztertzeko dokumentua.
  • Mintegiko egutegia.

Saioen egutegia blog honetan ere badukagu, goiko aldeari erreparatau!

Azaldu barik geratu zitzaigun aurtengorako Lan Planaren proposamena,  mesedez bota bistadizo bat eta komentario batean esan zer iriten diozuen. Datorren mintegi saioan zehaztuko dugu eta zuon aportazio guztiak behar- beharrezkoak izango dira.


Hasierako prestakuntza

septiembre 27, 2011

HIPI berrientzako hasierako prestakuntza saioetan aipatu diren baliabideak dagoeneko   Berritzegube Nagusiko web gunean   bilduta daude.


Ikasturte Berri On!

septiembre 23, 2011

Hementxe gaude berriz ere, ikasturteko lan mintegiei hasiera emateko prest!

Betiko moduan astearteetan elkartuko gara, 11:30etatik 13:30etara, lehenegoa datorren asteartean izango dugu, irailaren 27an.

Berritzegunean elkartuko gara, bertako aholkulariak, eskarmentu handia duzuen irakasleak eta aurten HIPI lanetan hasi berriak zaretenak, elkarrekin lan eginez kezkak eta lorpenak konpartituz lana ahalik eta hoberen egiteko ahaleginetan.

Lehengo egunean elkar ezgutu eta zenbait informazio partekatzeaz gain aurtengorako Lan Plana adostuko dugu, iazko balorazioak oinarritzat hartuta,  mintegikide bakoitzaren iritzi eta iradokizunak ongi etorriak izango dira!


Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.