Maiatzaren 5ean prestakuntza saioa

abril 27, 2010

Adi, datorren prestakuntza saioa asteazkenez izango da, maiatzaren 5ean. Amelia Barquín, Mondragon Unibertsitateko irakaslea,  izango dugu gurekin Kulturarteko Hezkuntzaz mintzatzeko.

Hauxe duzue saioaren programa.

Gogoratu, ohi bezala, Berritzeguneko webgunean izena eman behar duzuela.


Azken prestakuntza saioa gogoan

abril 21, 2010

Matilde martinez salles-en materialetatik hartuaDatorren asteartean, hilaren 27an,  mintegi saioa izango dugu berriz.  Aurreko egunean izan genuen prestakuntza gogoan hartuta bideratu nahi dugu lan saio hau, ea Matilde Martinez-ek aurkeztu zizkigun praktikak ikastetxeetan egiteko modua ikusten dugun eta, horretarako, zuotariko HIPI bakoitzak zer beharko lukeen eta Berritzeguneko lan saioen bitartez zertan bultza dezakegun zuon lana.

Prestakuntza saioa gogoan izateko hona hemen Matildek emandako apunteak eta aipatutako GREIP taldeko materialak.