Martxoaren 22an berriz elkarrekin

marzo 21, 2011

Flickr cc-tik hartua

Aspaldiko partez, mintegi saioa izango dugu bihar, aurreko mintegi saioa Bilboko prestakuntza egunean genuen eta.

Jarraituko dugu mintegikideon esperientzien trukaketarekin, eta oraingoan Estik azalduko digu Arteako eskolan darabilen lana.

Berba-Lagunen materialari azken bistadizoa eman ahalko diogu guztion artean errepasatu barik dugun atalari, irakasleentzako aurkezpenari. Eta hemendik aurrera,  erabakitzeko daukagu zein lanarekin jarraitu.


Otsailaren prestakuntzan erabilitako baliabideak

marzo 14, 2011

Flickrcc

HIPIentzako etengabeko prestakuntza saioetan (otsailak 21 eta 22) aurkeztu zituzten baliabideak Berritzegune Nagusiko web gunean zintzilikaturik daudela jakinarazi nahi dizuegu.


Sestaoko Kulturarteko X. Jardunaldiak

marzo 3, 2011

 

Sestaoko   Berritzegunean Kulturarteko Hezkuntzaren inguruko  X. Jardunaldiak  ospatuko dira datorren martxoaren 28an eta 29an.

Kulturarteko Hezkuntzaren inguruko X. Jardunaldien programa hemen dago.

Interesatuta bazaudete helbide honetan agertzen den izen-emate orrialdea baino ez duzue  bete egin behar::


Kulturartekotasun baliabideak euskaraz

marzo 1, 2011

BIGEk Kulturarteko Hezkuntzarako euskarazko material didaktikoaren gida argitaratu berri du.

Eskertzen da halako materiala ikastetxeetan guztion eskura izatea!