Urriaren 13an bilduko gara berriro

 

Lehenengo eguneko bileran ikasturtearen antolamendua zehazten saiatu ginen. Mintegi saioen egutegia adostu genuen eta aurten jorratugo ditugun gai nagusiak aukeratu ere.  Batetik,  Hizkuntza Indartzeko Programarekin lotutako dokumentu eta materialak aztertuko ditugu eta bestetik, ikasgela arruntetan irakasleek erabil ditzaketen zenbait estrategi eta prozedura aztertuko dugu. Era honetan, ikasleen materialetan oinarrituta, aipaturiko estrategien erabilera praktikoaren adibide batzuk bilduko ditugu.

Mintegietan elkarjartzea eta kideen arteko lanak, materialak eta kezkak konpartitzeari garrantzi handia ematen diogu. Beraz, blogaren bitartez kontaktuan egongo gara eta bileran jorratu nahi dugun aspektu berezia bertan azalduko dugu kide guztiak jakitun egon daitezen eta iritzia eduki dezaten.

Hilaren 13ko bileran, beraz, norbanako planak izango ditugu hizpide.

Mesedez, adibidetzat erabili dezakegun norbanako planen bat ekarri.

Ahaleginduko gara irakas-estrategiei buruz egingo dugun lana aurre ikusten

4 Responses to Urriaren 13an bilduko gara berriro

  1. Arantza dice:

    DBHn Euskarako salbuespenei buruz iritziak jasotzea gustatuko litzaidake, gure ikastetxean ez daukagu argi eta. Printzipioz ez tramitatzearen aldekoak gara baina, horren ondorioz, eztabaidak izaten ditugu
    ebaluazioaren inguruan. Zer deritzozue zuek?

  2. pablo dice:

    Herriko jaiak berriro! Txarto hasten naiz mintegian.
    Herriko jai gehiagorik ez daukagu, benetan.

  3. mariluzq dice:

    Pablo, sorte handia dozu, jaiak direla eta! Mintegiko saioan zuetaz gogoratuko gara. Ondo pasa Basauriko jaietan!

  4. mariluzq dice:

    Arantza, gai horretaz arduratuko gara datorren mintegiko tarte batean. Ea euskarako salbuespenei buruz zer pensatzen dugun denok!

Deja un comentario